miércoles, 30 de noviembre de 2016

ZER DIRA CREATIVE COMMONS LIZENTZIAK?




HONA HEMEN...NIRE PLE-a!!!

ZER DA "PLE"?

Norberaren ikaste eremua da. Ikasteko modua da. Interneta eskaintzen digun aukera ikasteko eta modu profesionalean garatzeko. Hiru atal bereizten dira:

 ERREMINTAK: "Egin". Non eraldatzen dut informazioa?
  
BALIABIDE ETA INFORMAZIO ITURRIAK: "Irakurri". Non bilatzen dut informazioa?
  
PERSONAL LEARNING NETWORK: "Partekatu". Eman eta jasotzean datza. Non erlazionatu egiten naiz besteekin?

Informazio guzti hau hobeto ulertzeko, hona hemen Jordi Adell-ren PLE-ri buruzko bideo bat:


 Ikusi nahi duzu beste pertsona batzuk nola eraiki duten euren PLE?


Beste pertsona batzuen PLE-ak ikusiz gero, nire PLE-a aurkezten dizuet. Ikusten duzuenez Symbaloo plataforma erabili dut oso erakargarria eta baliogarria iruditzen zaidalako. 

Symbaloo-ri buruzko informazio jaso nahi izanez gero, hurrengo link-ean klikatu:


 



miércoles, 23 de noviembre de 2016

KUTSADURA

Hautatu dudan gaia, kutsadura da. Izan ere, munduan asko jorratzen den gaia delako baina ez gara konturatzen gure munduari egiten ari zaion mina.




 GOOGLE-EN BILAKETA EZBERDINAK

GAZTELANIA, INGELERA ETA EUSKARAZ BILATZEAREN EZBERDINTASUNAK

Lehenengo saiakeran, euskeraz bilatu dut. Wikipedia bertan sartu naiz lehengo orrialdea zelako eta besteak blogak zirelako. Informazio pila ateratzen zen baina oinarrizko informazioa, hau da, definizioa.

Bigarren saiakera, gazteleraz bilatzea izan da, hizkuntza honetan informazio asko agertzen zen, esate baterako, definizioa, motak, datu zientifikoak, zein egoeratan dago orain mundua...etab.

Hirugarrenik, ingeleraz bilatu dut, eta harritu egin naiz. Izan ere, gazteleraz baino informazio gutxiago agertzen zelako. Hau da, definizioa, motak..eta horrelakoak agertzen ziren eta orrialde asko baina euskeraz bezala, oinarrizko informazioa zen.
Atxikitzen dudan bi argazki hauetan oso argi ikusten da ezberdintasuna "Contaminacion" eta "Pollution" hitzak bilatuz gero: 





- ETA + ZEINUAK ERABILIZ AURKITUTAKO EZBERDINTASUNAK

Lehengo saiakeran "-" zeinua erabili dut eta nire adibidea hau izan da: "contaminacion -atmosferica". Denetarik atera zait: kutsadura mota guztiak, inguruneko kutsadura.. baina azken orrialdeak begiratzen kutsadura atmosferikoaren informazioa aurkitu dut.

"+" zeinua erabiltzeko "contaminacion +capa de ozono" bilatu dut. Hemen nahi nuena aurkitu dut. "capa de ozono"-ren definizioa, zer gertatu ari zaion, nolakoa den gaur egun bere egoera, zer egin hau ekiditzeko...
Hau guztia justifikatzeko argazki bat atxikitzen dut, non gorria kutsadura eta ozono-geruza orrialde batean daude eta berdez dagoena, ozono-geruzaren definizioa soilik ematen du.




KAKOTXAK ERABILIZ AURKITUTAKO INFORMAZIOA

Kakotxak erabiltzekotan informazio oso orokorra agertzen da, kutsaduraren definizioa batik bat. Bestalde, artikulu eta notizia batzuk agertzen dira, baina definiziozkoak dira gehienak.
Hurrengo argazkian, azterlan eta definizioak dituztenen bi orrialde agertzen dira:


BILATZAILE ESPEZIFIKOAK

 GOOGLE ACADEMY

Bilatzaile honetan bilatu ostean, hainbat artikulu agertu dira. Gehienbat aldadizkari elektronikotik aterata. Bestalde, asko harritu zaidan gauza bat hiztegien inguruko artikulu bat da, izan ere, kutsadurarekin ez dauka erlaziorik.
Hona hemen goian azaldutakoa:


GOOGLE

Google-en bilatu ostean, lehengo atalean agertu zaidan berdina atera da. euskeraz bilatu ostean, informazio asko agertzen da baina oso sinplea. Gainera informazioa pilatuta dago, ez da bereizten informazioa, definizioak, motak..

SLIDESHARE

Bigarren atal honekin amaitzeko SlideShare bilatzaile hautatu dut, izan ere, entzuten den bilatzile bat delako baina oso gutxi erabiltzen dena delako.
Bilatzaile honetan, topatu ditudan orrialde gehienak eskolak egiten duten programak kutsaduraren kontra izan dira.
Hona hemen adibide batzuk:


TWITTER: HASTAG

Azken atal honi twitter-ean bilatzea dagokio. Twitter-rek daukan bilatzailean "#" ipini behar duzu nahi duzun hitzaren hasieran bilaketa hasteko. Behin jarrita eta bilatuta, gauza oso berdinak atera dira, egun horretako berriak batik bat. Hala ere, kutsaduraren kontra joateko mekanismoak ere agertzen dira.
Hona hemen irudi bat:




ONDORIOAK

Lan hau garatu ostean, hainbat gauza ikasi ditut. Adibidez, SlideShare goian aipatu dudan moduan asko entzuten den bilatzaile bat da baina inoiz ez dut erabili, azkenean Google betidanik erabili dugun bilatzailea izan delako. Lehengo atalari dagokionez, ez nekien "-" eta "+" zeinuena eta oso interesgarria da, hitz asko ez idazteko eta informazio interesgarria lortzeko. Beraz, ateratzen dudan ondorioa, horrelako gauza gehiago egitea komenigarria dela, etorkizun batean praktiketara ermateko.









miércoles, 9 de noviembre de 2016

VOKI

NIRE VOKI-a
http://tinyurl.com/pdrvc2d

ORDENAGAILUEKIN IKASTEN ETA JOLASTEN

GAITASUN DIGITALA


Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.  


 IKASLEA
 IRAKASLEA
- Software eta hardware ezagupenak
- Ordenagailuen atalak eta erabilpenak ezagutu
- Ordenagailuen atal identifikatu eta esaten jakitea
- Paint-arekin marraztu, irudi bat hartu eta moztu, horma-irudi bat egin...
- Parte hartzen du?
- Erantzun zuzenak esaten ditu?
- Irudia ikusten dagokion izen esaten du?


- Ordenagiluak dituzten sistemen izenak jakitea(karpeta, fitzategi, programa, word...)
- Lehioak nola zabaltzen eta ixten dira. 
- Programak bilatu haiek aukitzeko, irekitzeko eta ixteko jakin dezten. Haiei bakarrik utziz ikurra identifikatu.

- Gelan edo ordenagailu gelan ordenagailua pizten eta amatatzen du.
- Erabilitako programak identifikatzen ditu eta klik bikoitza egiten du.
- Word programa erabili
- Zabaldu eta itxi
- Letra mota aldatu 
- Word ikurra zein den identifikatu
- Alfabetoa idatzi eta gero letra mota aldatu.

- Bere izena ordenadorean idazten daki. 
- Behin idatziz gero letretako tamaina eta mota aldatzen ditu.
- Ordenagailuko jolasak ekar dezaketen menpekotasuna kontrolatu
- Zeintzuk izan ahal dira pantaila baten aurrean denbora asko pasata ekar ditzeketen arazoak.
- Ordenagailuan jolasteko denbora kudeatzen ikasi.
- Ordutegi gomendagarri bat prestatu denbora asko ez pasatzeko. 
- "Non eseri behar gara?" galdetu eta marrazkiak bilatu. 
- "Sologan"-ak word-ean idatzi. 

- Ordenagailuaren aurrean dituan jarrerak ebaluatu
- Ekintzetan parte hartzen du.